twitter
rss

Atzo, apirilak 10, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak koordinatzeko zentroan egon ginen Lehen hezkuntzako 2. zikloko ikasleak. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Gaizka eta Ernestori bisita hau posiblea egiteagatik eta hain azalpen argiak eta zehatzak emateagatik. Oso interesgarria izan zen guretzat eta gauza asko ikasi genituen. Orain badakigu oso ondo hor lan egiten duzuenok gure errespetu osoa merezi duzuela eta zuen lana baloratzen ikasi dugu. Orain lasaiago sentitzen gara gure gizarteko zaindariak ezagutu ahal izan ditugulako.

Aperribai Eskolatik ESKERRIK ASKO gure zaindariak izateagatik


0 comentarios:

Publicar un comentario